APNEA. Giovanni Lami-ren argazkiak Artelekun.
Giovanni Lami, Artelekuk eskainitako Rolling Rolak ekoizpen sariaren irabazleak, Apnea proiektua eta bere lan egiteko modua aurkeztuko ditu martxoaren 6an Artelekun.

Apnea izenpean biltzen ditu Giovanni Lamik Artelekun hurreratzen dizkigun argazkiak. Apnea edota arnasa gelditze baten modura, Italiako transgenero komunitatera hurbilarazten gaituzten begirada pausatuak. Apnea, erretratatuen lekuaz eta haien gogo-aldarteaz mintzatzen diren kanpo-barruko sekuentziak dira. Pertsona eta lekuen elkarrizketak. Argazkiaren objektibotasuna eta hari ihes egiten dieten formak. Liza, Cinzia. Loreak, bildutako arbolak, atzealdean antzematen diren etxe-orratzak…
Generoaren des-eraiketaz jardun duen Rolling Rolak Argazklik lehen argazki lehiaketan, Artelekuk eskainitako ekoizpen sariaren irabazlea izan da Giovanni Lami.
Rolling Rolak, Pripublikarrak kolektiboak eta Nontzeberri web guneak 2008an ekoitzitako ekimen kulturala izan da, ditugun, asmatzen ditugun eta ezarriak izan zaizkigun rolei buruzko gogoeta egitea helburu izan duena.
Apnea martxoaren 6an arratsaldeko 19:00tan aurkeztuko du Giovanni Lamik, erakusketa martxoaren 6tik martxoaren 18a bitarte izanen delarik ikusgai.
Martxoaren 7an Giovanni Lamirekin batera irteera bat eginen da, formatu handiko kameraz Arteleku ingurura hurbilduz.
