Punturik ilunena, rolen itzala
Bilbo eta bere 30 puntu beltz.
Gaur egun, hiriak askotan galdetuak eta ikertuak izaten ari dira: aisialdia, artea, arkitekturari buruz, baina zelan ikustena ditugu hiriak eta euren antolaketa genero ikuspegitik?.
Berria aldizkarian, Maite Asensiok idatzitako artikulo xelebre bat aurki daikegu, bertan zenbait feministei egindako elkarrizketak isladatuz. Btesteak beste…Bilgune Feministako Oihane Calvo, Nerea Elias antropologoa, Pripublikarrak taldeko kidea Maria Mur Dean…Hiria Kolektiboa taldea ere aipatuta agertzen da…
Euren iritziz, 5 Kontzeptuen inguruan mogitzen da generoa hiri antolaketan:
Beldurra
Emakume askok debekatuta dute gauez bakarrik ibiltzea. Beldurrak eragozten baitie nonbaitetik igarotzea, eraso sexuala egingo dieten beldurrak.
Beldur izateko eta arriskua sentitzeko hezi gaituzte. Gizonek eta emakumeek sentitzen duten beldurra aski ezberdina da.
Sistema patriarkala
Sexu erasoen oinarrian, sistema patriarkalaren botere banaketa dago.
Gizarte egitura eta bertako genero heziketan dago giltza.
Genero heziketaren bidez eraikitako rolak daude, adituen ustez, emakumeen gaineko sexu erasoen eta bortxaketen oinarrian. Rolak konturatu gabe barneratzen ditu jendeak. Erasokorrak ez izateko hezi gaituzte. Emakume bakoitzak emakume izateagaitik duen ahultasun rol hori barneratzen du. Sinbolikoki eraikitako beldurrak kontrola esartzeko baliabide.
Hiri mapa gizartearen antolaketa eraren gerizpea edota itzala besterik ez da.
Hiriak, gizonezkoen begiradaren gerizpe. Hirien egiturek andreen aurkako indarkeria bermatzen dute. Bortxaketak eta sexu eraso bortitzak dira generoen arabera antolatutako gizartearen adeirazpenik krudelenak.











