Hau Rekalde aretotik heldu zaigu:
DEIALDIA ARTXIBO ERREAKZIOA-REACCIÓN
Erreakzioa-Reacción taldea 1994. urtean sortu zen, arte eta feminismo faktoreak harremanetan jartzen dituen gune ekintzaile bat garatzeko, eta genealogiak ezartzeko eta sareak eratzeko asmoz. Aurten, proposamen berri bat egiten ari gara, eta Bilboko rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan jarriko dugu ikusgai. Proposamen horren bidez, fanzinearen formatuan gu aritu garen ildo berean jardun duten talde feminista batzuen lana erakutsiko dugu.
Ekimen horrekin batera, egokia iruditu zaigu artxibo bat aurkeztea, Euskal Herrian emakume artistek egiten duten lanari buruzko dokumentazioa jasotze aldera. Artxibo horrek izaera irekia eta generikoa du, eta, beraz, emakume artisten bilduma bat egin nahi dugu, ahalik eta bildumarik sakonena. Artxiboak ez du asmo totalizatzailerik; ez, hau prozesu baten irekiera izango da, etengabeko work-in-progress moduko zera bat.
Hala, bada, proposamen honekin interesatuta zaudeten guztiei gonbidapen hau egiten dizuegu: bidal iezaguzue zuen lanari buruzko informazioa, gehienez 4 orritan bilduta, eta egoki iruditzen bazaizue, bidali cd edo dvd bat ere bai, eta jar itzazue bertan zuen datu pertsonalak harremanetan jartzeko posta elektronikoaren helbidea eta/edo telefonoa.
Azken eguna: 2008ko ekainaren 16a
Materiala helbide hauetara bidali behar da:
Helbide elektronikoa: erreakzioa.reaccion@gmail.com
Posta arruntez ere bidal dezakezue materiala, edo Rekalde Aretoaren bulegoan aurkeztu zuzenean, hain zuzen, helbide honetan:
Rekalde Aretoa
Ref.: Erreakzioa-Reacción
Rekalde zumarkalea 30 2ª planta
48009 Bilbo Bizkaia
Zuen lankidetza izango dugulakoan, eskerrik asko aldez aurretik, eta adeitasunez, agur.
Erreakzioa Reacción
Estibaliz Sadaba-Azucena Vieites
http://salarekalde.bizkaia.net/Exposiciones/default.asp?opcion=detalle&id=342
en castellano:
(más…)