Daisy Diamond
Joan den asteburuan donostiako zinemaldian Daisy Diamond filmea ikusteko aukera izan duen. Danimarkako Simon Staho zuzendari gaztearen filme honek hautsak harrotu zituen kurtsaleko areto nagusian. Aktoresa izan nahi duen ama gazte baten goraberak erakusten ditu filmeak; bere haurtxoaren ezinegonak eta negarrak direla medio erabaki gordin eta suizidak hartuz joango den emakume baten bizitza alegia. Aktore izateko desioek mundu ilun eta lazgarrietara bideratuko du tartean bere umetxoa hiltzera.
Filmea hasi eta 15 minututara jadanik 20 bat lagun aulkitik altxa eta aldegiten ikusi genituen eta denborak aurrera egiten zuen einean aulkitik altxa zirenak 100 bat lagun izango ziren. Filmearen gordinkeria eta krudelkeria mutututa utzi bagintu bezala irten ginen gainontzekoak aretorik. zer esan ez genekiela. Amatasunaren papel idiliko eta zoragarria nolabait kolokan jartzen du filmeak, eta instintuak, tabuak eta krudelkeriak era ausart batean plazaratzen ditu Daisy Diamond-ek. Filme ez komertzial hau ( zuzendari independiente eta guzti) zinema aretoentan nekez aurkituko dugu baina ikusteko aukera izan dugunon oroitzapenean ziur iraungo duela.
