Ostegun honetan, maiatzak 29, Coco Rosiek kontzertua emanen du Donostiako Vitoria Eugenia Antzokian!!! Iujuuu!
Ezagutzen ez duenarentzat, Coco Rosie (Bianca eta Sierra Casady aizpek osatua), definitzen zail egiten zaigun talde horietako bat da (indie-rock/elektronikoa?, dream pop delakoa?), sintetizadore, soinu nahasketa eta ahots gordin eta urratuen jolasagatik edo bereiziko litzatekeena… Baina tira, definizio edo etiketak alde batera utziz, interesgarri zaiguna musika genero nahiz genero-eta-etnizitate-identitateak nahastuz, eta hala beste berri batzuk berreraikiz, Coco Rosiek sortutako soinu zein imaginario berriak dira.
Genero deseraiketa dela eta lehenago ere aipatuak ditugu blogean Coco Rosie osatzen duten Bianca eta Sierra Casady aizpak, non era argi batean, Bianca Casadyk beren lanetan nabaria den genero deseraiketa/berreraiketaz hitzegiterakoan zera aipatzen duen: “it’s about being yourself in a patriarchal, heterocentric, heteronormative, monotheistic world”: http://pripublikarrak.net/blog/?p=304 .
Beste artikulu batean, Bianca Casady eta Melissa Shimkovitz-ek elkarrekin daramaten Vodoo-Eros* seilo-musikal eta plataformaz dihardutela, era adierazgarri batean deskribatzen digute beren musika eta genero nahasketekiko interesa, “cross-pollinated music”, “gender-bending”, “genre-defying DIY” edota “do do it yourself” musika gisako hitzak erabiliz: http://voodooeros.com/images/soma_article.jpg).
Honen harira, bai musika genero nahasketari eta bai identitate genero edota etnizidade gurutzaketei dagokienean, interesagarria zaigu oso (beste gai gurutzaketa edo lotura berri bat eginez) James Corner arkitekto eta urbanistak nahasketa polirritmiko eta interkulturalen ondorioz sortutako kakofonia frenetikoen inguruan kontatzen diguna, hauek lotura eta posibilitate berrien eragile eta egituratzaile diren heinean:
The same effects of multiplicity, montage and hybridization are found in similar layering techniques used in some contemporary rock music genres. Several autonomous mixes may be simultaneously run together to develop polyrhytmic and cross-cultural condition. The music escapes any single interpretation, as a range of cultural and genre sources come into radically new fields of combination. Caribbean rhythms are overlaid with contry-and-western and techno-dance music, often producing a frenzied cacophony of associations and new possibilities. Significantly, though, this effect is performative not representational; it end¡genders new possibilities out of old, and does not simply array its extracts as a muted archaeology.
Cornerrek dioen gidan etiketa errepresentazionaletatik hareago eginaz, Coco Rosieren musika genero (musikal nahiz identitarioen) perfomatibotasun bikain baten adierazgarri ezinhobea da.
*Vodoo-Eros, Rolling Rolakeko argazki lehiaketan ere artista inbitatu izan dira… beren proposamena www.argazklik.comen ikus daiteke.